XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) ez bada idaztearen bidez sortutako unibertso literarioetara, guk xarmaz jantzi nahi izanagatik guztiz sasikoak eta antzuak direnak.

Etxezuloan, sorkuntza lanetan emandako ordu tustoagatik apenas daukadan lagunik, fidelak zaizkidan bakanak bizpahiru literatur mundukoak dira, ni bezain aspergarri eta tristeak.

Gure lan eskergaizto honekin sikiera gure banitatea, gure handinahia asetuko balitz!

Inork gutxik ezagutzen gaitu ordea, geroz eta jende gutxiagok irakurtzen baitu bidenabar esanda, erabaki argitsua dela ezin uka.

Zer egin dut azken hogei urte hauetan?

Ezer ere ez.

Paperak zirriborratu edozein idazkariren modura, etxeko leihoaren bestaldean unean-unean desegiten ari zen biziari muzin eginez.

Zenbat lagun ezagutu gabe!

Zenbat esperientzia berri galduak!

Zenbat bazter zoragarri begiztatu gabe nire banitate-egarri itzelarengatik!

Folio zuri hauek nire bizitzaren onena zurrupatu didate.

Idatzitako letra bakoitzean zerbait nirea utzi dut, gero denboran atzera saiatuagatik berreskuratu ezin izan dudana.

Hargatik, nire barren nazkatu eta etsituek hartara bultzatzen naute-eta, dena bazter utzi eta Amalioren arrastoaren bila abiatzea erabaki dut.

ZIRT-ZART EGITEKOTAN nagoen honetan, nire osaba zenaren silueta lausoa datorkit gogora.

Literatur-zale amorratua zen.

Bere liburutegi erraldoiak kultur munduko guztien estimu eta begirunea jasotzen zuen, (...)